Hamabost film izango dira 64. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean
Nazioarteko zinegile entzutetsu zein berriagoen 11 lan lehiatuko dira aurtengo Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean. Besteak beste, Hong Sang-soo hego korearraren Dangsinjasingwa dangsinui geot (Yourself and yours), Arnaud des Pallières frantziarraren Orpheline, eta Bertrand Bonelloren Nocturama ariko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko borrokan.