‘Catdog’ laburra, NEST ikasle topaketaren garaile
49 herrialdetako 165 eskolek aurkeztutako 348 film laburren artean hautatutako hamahiruk parte hartu dute Donostia Zinemaldiaren baitan ospatu den NEST zinema ikasle topaketan. Ashmita Guha indiarraren CATDOG lanak eskuratu du Orona – NEST sari nagusia, eta Haohao Yan estatubatuarraren THE SPEECH filmari egin diote aipamen berezia.