76. Veneziako Mostra: Errepaso nostalgikoa (1.atala)

Veneziako Mostratik bueltan sentitzen dudan nostalgia mingarri hau gainditzeko modu bakarra zeresana eman duten sail ofizialeko filmei buruz idatziz jaialdia astebetez luzatzea da. Beraz, jarraian datozen kontuak ez dira kronika tradizional baten parte, aipatutako nostalgia horri aurre egiteko erremedioa baizik: Netflix aferak gogorki astindu zuen iaz zinema jaialdien zirkuitua, eta horren adibide da Cannesen eta Venezian zuzendariek hartu zituzten erabakiak: Frantzian guztiz debekatu zituen Thierry