76. Veneziako Mostra: Errepaso nostalgikoa (2.atala)

Egiari zor, edo ez… Iaz Donostia Saria jaso zuen Hirokazu Koreedaren azken lanak inauguratu du aurtengo Mostra. La Vérité izena du, eta kasualitatea izan edo ez, jaialdiko progamatzaileek nahita egin ote duten edo ez... eztabaidak zinema zaletu ororen ahotan iraun du aste t’erdiz. Izan ere, La Vériték, lehena izanagatik ere, sail ofizialean lehiatu diren beste pelikula ia guztietan jorratzen diren gai eta auziak hartuko ditu