Aurtengo ‘Zinema (h)abian’ emanaldia egingo dute Lasarte-Orian
Zinema (h)abian ekimenaren baitan, 2020-2021 ikasturtean osatutako Lan-artean ikus-entzunezkoa zein iazko Oroitzapen argiak lana bistaratzeko emanaldia egingo dute ekainaren 18an, ostirala, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Oriarte Insitutuko DBH4ko ikasleek hartu dute parte Euskal Herrira 2017an heldu zen ekimenean, zinemaren balioak hezkuntzaren alorrean dituen ezarpenak agerian uzteko asmoz.