‘Orgasmus’, IV. GetxoExpress lehiaketako irabazle

Film laburren GetxoExpress lehiaketak laugarren edizioa bete du aurten. 25 taldek hartu dute parte iragan ostiralean ospatutako ekimenean, eta igandean, hilaren 27an, Algortako Muxikebarri aretoan eman zuten irabazleen berri: Yaiza Berrocalek eta Imanol Murok zuzendutako Orgasmus filma izan da garaile.