Bost euskal ekoizpen, oraingoz, 66. Donostia Zinemaldian

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita komunikazio arduradunak gidatuta, agerraldia egin zuten ostiralean Madrilgo Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademian, aurtengo jaialdian eskainiko dituzten espainiar estatuko ekoizpenen berri emateko. Lau euskal produkzio iragarri dituzte oraingoz: bai Sail Ofizialean (emanaldi berezia), beste bat Zuzendari Berriak atalean, hirugarrena Zabaltegi-Tabakalera sailean eta laugarrena Perlak jasotzen dituen sortan.