‘Orbanen egia’ dokumentalaren aurkezpen bikoitza, Astigarragan
Gerra zikinaren baitan, 70eko eta 80ko hamarkadan erail zituzten lau astigartarri buruzko dokumentala errodatu dute Unai Alberdik eta Eneritz Aulestiak, Astigarragako Udalaren bultzadarekin. Bi aurkezpen emanaldi eskainiko dira, abenduaren 13an eta 15ean, Erribera Kulturgunean.