Berlinale Talents programan parte hartuko dute Maider Fernandez Iriartek eta Jorge Moneok

Maider Fernandez Iriarte zinegile donostiarra eta Jorge Moneo gasteiztarra Berlinale jaialdiaren 70. edizioaren baitan antolatu duten 18. Berlinale Talents programan parte hartzeko aukeratu dituzte. Otsailaren 22tik 27ra bitartean, nazioarteko sortzaileekin elkarlana eta kolaborazioa sustatzeko aukera izango dute. Euskal eragileen presentzia ere nabarmena izango da jaialdian zehar.

By |2020-02-20T12:25:40+02:0020 otsaila, 2020|
Go to Top