‘Oraintsuko zinemaren aztarnak’ zikloa BilbaoArten
XX. mendearen bigarren erdiko Europako artean eta denboran barrena bidaia egiteko asmoz osatutako egitaraua atondu du BilbaoArteko Art House Zinemak Oraintsuko zinemaren aztarnak zikloan. David Cronenbergen Crash lanarekin ekainaren 11n hasiko dute emanaldi-sorta udatiarra, eta Florian Henckel von Donnersmarcken La sombra del pasado proiektuarekin itxiko, abuztuaren 9an. Tartean, nahiko oharkabean igarotako beste zazpi proposamen interesgarri.