K Sarien bultzatzaileek atondutako saioa, Donostia Zinemaldia

Iragan abuztuaren 30ean egin zuten Tabakaleran sortu berri dituzten K Sarien aurkezpen-ekitaldia. Zinekluben eta zinema jaialdien arteko elkarlanetik ernaldu den proiektuak lehen urratsa egin du asteburuan, Animadeba festibalean Noah Macuhly estatubatuarraren Mouse lanari eman baitioten garaikurretan lehena, eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Zineklubak eta Zinemaldiak: iragana, oraina eta geroa topaketa egingo dute irailaren 23an, jaialdiko azpiegituretan.