Estreinaldiak: Irailak 29

Converso David Arratibelen dokumentala 65. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean izan da ikusgai, nahiz eta aurretik, zuzendari onenaren garaikurra eskuratu zuen Malagako jaialdian. Zinegileak bere familian bertan bizi izan duten prozesuari erantzuna bilatu nahi izan dio ekoizpen intimista eta interesgarri honekin. Izan ere, senitarteko guztiak fede kristaura konbertitu dira, bera izan ezik. Horregatik, haien egunerokoa filmatuko du, elkarrekin zein bakarka, sortzen zaizkien dudei erantzuna emateko. https://youtu.be/LM2mb06guA8

By |2017-10-02T13:18:48+02:002 urria, 2017|

Zurriolako Butaka: Irailak 25

Igandeko atsedenaldiaren ostean, gaur, irailak 25, ekin diogu bigarrenez Zurriolako Butaka saioari. Inaxio Esnaola kazetariak Barbara Goenaga aktorearekin eta Joxe Portela ekoizlearekin hitz egin du, 65. Donostia Zinemaldian, emanaldi berezi moduan, aurkeztuko duten Operación Concha (Antonio Cuadri) filmaren inguruan (7:12 minututik aurrera). Ostean, Ximun Fuchs eta Eñaut Castagneten txanda izan da, Zinemira sailean aurkeztuko duten Non filmaren inguruan mintzatu baitira. Proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkiote

By |2019-05-16T11:03:58+02:0025 iraila, 2017|

Belodromoan hainbat emanaldi egingo dituzte Zinemaldian

3.000 lagun baino gehiagorentzako lekua duen Antonio Elorza Belodromoan bi estreinaldi, Sail Ofizialeko film bat, Perlak saileko beste bat eta eskoletako haurrentzako animaziozko film bat eskainiko dituzte 65. Donostia Zinemaldian zehar. Emanaldi berezietan Fe de etarras (Borja Cobeaga) eta Operación Concha (Antonio Cuadri) eskainiko dituzte.

By |2017-09-05T13:22:47+02:005 iraila, 2017|

Zazpi euskal ekoizpen, Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian

65. Donostia Zinemaldiko Zinemira saila eta jaialdian eskainiko dituzten gainerako euskal filmak aurkezteko agerraldia egin dute gaur Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Pérez de Anuncita Donostia Zinemaldiko komunikazio arduradunak, euskal zinemagintzaren industriako profesional ugariz lagunduta. Orotara zazpi film lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko, eta jaialdian hamalau euskal ekoizpen eskainiko dituzte.

By |2017-09-05T08:50:54+02:0030 abuztua, 2017|

Otsailetik hasita, ‘Operación Concha’ errodatuko dute Donostian

Hilaren 20an hasiko dira Donostian Patxo Telleria zinegile, aktore eta gidoigile bilbotarrak idatzitako eta Antonio Cuadri gidoigile eta zuzendari andaluzak gidatutako filmaren grabaketekin. Hainbat euskaldunek hartuko dute parte ekoizpenean. Donostiako Zinemaldiaren testuinguruan girotutako komediako protagonistak Karra Elejalde eta Jordi Mollá izango dira. Haiekin batera ariko dira Unax Ugalde, Ramón Agirre eta Bárbara Goenaga aktore euskaldunak, baita Mara Escalante eta Bárbara Mori mexikarrak ere. Filmak Urumea

By |2019-05-16T16:06:08+02:008 otsaila, 2017|
Go to Top