Astean behin zinemara: Suzanne Bier-en ‘Open Heart’
Azken mendearen bukaera aldeko zinemagintzaren iraultzarik handienetako bat mugimendu estilistiko eta etiko bat izan zen, 'Dogma Mugimendua' izenekoa, zinegile gazte daniar batzuek sustatua eta bultzatua. 'Dogma'-ren asmoa zinema klasikoaren eta tradizionalaren parafernaliatik libratzea da, beste mota bateko zinema egiteko, apaltasunean oinarritua, tresneria astunaren beharrik gabe, gehiegizko aurrekontuak eta itxura gabeko efektu bereziak alde batera utzita. Inposizio horiek, itxura batean gauzatu ezinak eta absurdoak, beren erradikaltasunari