Mezenasgoaren onurak eta aukerak, 2deon aztergai
Gipuzkoako Foru Ogasunak eta Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak mezenasgoaren onurez eta aukerez baliatzeko mintegia antolatu dute Tabakalerako 2deo – Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategian, azaroaren 29an. Goiz osoko egitaraua izango da, eta zabalik da izen-ematea.