‘Mi pequeño gran samurai’, PRIMERAN plataforman
Mi pequeño gran samurai (Arantza Ibarra, 2020), Ekai Lersundiren istorioa kontatzen duen film labur dokumentala, EITBren PRIMERAN plataforman ikus daiteke hilaren 15etik aitzina.
Mi pequeño gran samurai (Arantza Ibarra, 2020), Ekai Lersundiren istorioa kontatzen duen film labur dokumentala, EITBren PRIMERAN plataforman ikus daiteke hilaren 15etik aitzina.
Maider Oleaga (Bilbo, 1976) zinemagileak idatzi eta zuzendutako Irrits film laburra estreinatu du PRIMERAN plataformak. Udalekuetako begirale diren nerabeak bidaide dituen lana euskara hutsean ikus daiteke.
Marta Gomez eta Paula Iglesias zinemagileen HONDARRAK film labur dokumentala irekian ikus daiteke iragan azaroaren 7tik. Zaintza-lanak hondaturik eta hankaz gora dituen mundu bati eusten dioten bi emakume aurkezten dituen lana, Film labur dokumental onenaren Goya sarirako hautagaia da.
Maria Elorza zinemagile gasteiztarraren a A los libros y a las mujeres canto (2022) filma estreinatu du hilaren 12an FILMIN plataformak. Orotara, lanak nazioarteko 20 jaialditan parte hartu du eta 10 sari jaso ditu.
Gabon garairako opari ezin ederragoa egin dio publikoari LOOP proiektuaren lan-taldeak: Nazioarteko jaialdien ibilbidean 121 sari jaso eta Goya sarietarako hautagaia dela ezagutu ondoren, sarean irekian ikusi ahal da film laburra.
Nazioarteko zinema jaialdi nagusietan kritikaren laudorioak, publikoaren txaloak eta hautagaitza zein izendapen ugari pilatu ostean, Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendutako Cinco lobitos filma FILMINen jarri dute ikusgai azaroaren 9az geroztik.
Urriaren 24tik 30era bitartean, Film Sozialak – Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 14. edizioa irabazi duten lanak ekimenaren streaming plataforman izango dira ikusgai. Emakumeek zuzendutako lanak gehiengo dira palmaresean.
Kanaldude Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista parte-hartzailean dago ikusgai Lander Garro zuzendariak ondutako Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020) intsumisioari buruzko dokumentala. Eta zuk, zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte, 4 hilabete eta egun bat?
ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 63. edizioko balantzea egin du. Astebetean, 41 herrialdetako 123 film erakutsi dituzte programazioaren sail desberdinetan, eta 16.500 ikus-entzule izan dituzte, iazko ikusle-kopuruaren bikoitza.
Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurrietara egokituta, abenduaren 4an ekingo diote 56. Durangoko Azokari, eta hilaren 8ra bitartean luzatuko da. Gerediaga elkarteak 990 berrikuntza aurkeztu ditu guztira, eta produktuak online dendan kontsultatu zein erosteko aukera egongo da. Irudienea gunean, bestalde, 33 film egongo dira ikusgai, eta ikus-entzunezkoei lotutako aurkezpenek, mahai-inguruek eta solasaldiek osatuko dute egitaraua.