Hamalau lan lehiatuko dira Zuzendari Berriak sailean

64. Donostia Zinemaldian ikusgai izango diren filmen zerrenda ezagutzen hasi gara pixkanaka, eta gaur bertan beste hamalau izenbururen berri eman dute antolatzaileek; hain zuzen, Zuzendari Berriak sailean eskainiko dituzten lanak dira. Egileen lehen ala bigarren ekoizpenak dira denak, Alemania, Argentina, Belgika, Txina zein beste hainbat herrialdetatik heldutakoak.