‘LA CHIMERA’: Lurperatutako ondarearen aldarria

Zuzendaria: Alice Rohrwacher Urtea: 2023 Herrialdea: Italia Fabula itxura duen Lazzaro felice (2018) filmarekin ezagun egin bazen ere, bere aurreko lanak berrikusiz nabarmen sentituko dugu Alice Rohrwacherren pertsonaiek transmititzen duten hurbiltasuna eta goxotasuna. Ameslariak dira (zentzurik utopikoenean), inozentzia puntu batekin bizi duten errealitatea eraldatu eta ongizate indibiduala zein kolektiboa bilatzen duten funanbulista abegikorrak. Eta noski, horrelakoxeak dira LA CHIMERAn aurkeztuko dizkigun Arthur (Josh O'Connor) eta bere tombaroli

By |2024-04-24T16:42:17+02:0024 apirila, 2024|
Go to Top