Ireki dute EQZEko 2020-2021 ikasturterako onarpen aldia
Hirugarren ikasturtea prestatzen hasi da dagoeneko Elías Querejeta Zine Eskola, izan ere, ireki dute dagoeneko bertan ikasketak burutzeko onarpen aldia. Otsailaren 1etik maiatzaren 15era 2020-2021 Donostian kokatuta dagoen zine eskolako ikasle izateko izen-ematea zabalik egongo da. Izango Zara beken bidezko laguntza izango dute 31 urtetik beherako gipuzkoarrek.