“ON ZIENTZIA” bideo lehiaketaren deialdia apirilaren 22ra arte irekia
Teknopolis zientzia eta teknologiaren inguruko telebistako saioan eratutako “ON ZIENTZIA” lehiaketaren 10. edizioa antolatu dute Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek. Parte hartzeko epea apirilaren 22ra arte egongo da zabalik, eta gai zientifiko edo teknologikoak garatzen dituen bost minutu baino gutxiogoko bideoak galdegin dituzte.