Euskal Zinema Ibiltariak online ekingo dio hamargarren edizioari
Koronabirusaren krisiak eraginda, programaren hamargarren urteurrenaren harira Argentinako euskal etxeetan egitekoak ziren saioak online formatura egokitu ditu Euskal Zinema Ibiltariak. Gaur egingo dute lehen saioa 20:30ean (Euskal Herriko 01:30ean) eta Jon Garañoren On the Line (2008) film laburra izango dute hizpide Euskaltzaleak taldearen Facebook atarian.