Estreinaldiak: Uztailak 21

Sieranevada Cannesko zinema jaialdian lehiatu zen iaz Cristin Puiu errumaniarraren familia giroko drama, eta Chicagoko jaialdian film onenaren garaikurra eskuratu zuen. Filmeko protagonista 40 urteko Lary sendagilea da. Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako atentatuaren ostean, eta aita hil zenetik 40 egun igaro direnean, asteburua familiarekin igarotzera joango da. Baina agurra ez da espero bezalakoa izango, eta Laryk bere beldurrei eta iraganari aurre egin beharko die. Mimi