Filmak jatorrizko hizkuntzan, Donostiako Principe zinemetan
Filmak jatorrizko bertsioan ikustea atsegin baduzu, eta Donostia inguruan bizi bazara, emaiozu begiratu bat Donostiako Principe aretoko eskaintzari. Izan ere, iragan otsailetik zinemetan ikusgai diren hainbat film jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte ostegunetan 5,90 euroren truke. Ez hori bakarrik: nazioartean saritutako zenbait lan ere jatorrizko hizkuntzan ikus daitezke aste osoan zehar, beti ere, eguneko azken pasean, eta hilean bi asteartetan Principeko Klasikoak zikloa egiten dute.