Estreinaldiak: Maiatzak 15

Echevarriatik – Etxeberriara Ander Iriarte zinegile oiartzuarraren lehen dokumental luzea, esker abertzalearen baitako aniztasuna aztergai duena, Euskal Herriko eta Bartzelona zein Madrilgo zinemetan ere estreinatuko dute bihar. ESCAC Kataluniako Ikus-entzunezkoen eta Zinemaren Goi Eskolak ekoitzi du lana, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du. Iazko Giza Eskubideen Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten, gainera, eta aurten Zinemaldia.cat jaialdian dokumentalen ataleko sari nagusia lortu du. Esperientzia propioan