‘Zure txanda da’ slasherraren emanaldia, Bagera Zineforumean

Kresala Zineklubarekin elkarlanean, bere hileroko jarduna berreskuratuko du Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak. Ostegunean, urriaren 14an, Lugaritz Kultur Etxean egingo dute ikasturte berriaren lehen emanaldia: Zure txanda da  (Rose of Dolls eta Oliver Mend, 2018).