‘LIVING’: Bizitza eta heriotzaren arteko atea

Zuzendaria: Oliver Hermanus Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua   -Bizitza eta heriotzaren arteko atea- Remake-aren formulak biziki arriskutsuak izan litezke, are gehiago, aurretiazko pelikula aski ezaguna denean eta harekiko erabateko begirunez jokatzen denean, nolabait mimesi ariketa eratzeko helburu argia egonik. Leporatze potentzialak, hala, ugariak izan litezke: “ze arrisku gutxi hartu diren”, “horren gauza gutxi aldatuta justu hau ukitzea ere...”, “pertsonaia berdina bai, baina hasierako aktorea