Giza Eskubideen jaialdia txikienengana ere iristen ari da

http://youtu.be/Mc6M96szMM8 Egunotan 3.000 haur inguruk hartuko dute parte Donostian (Gipuzkoa) egiten ari den Giza Eskubideen Zinemaldian. Goizetan egiten diren emanaldi hauetan umeentzako filmak pantailaratu arren, festibal honen gaiak jorratzen dute. Izan ere, berdintasuna eta antzeko gaiak aintzat hartzen dituzten pelikulak baliatu baitituzte programaren zati honetan.