Kresala Zineklubak 2023ko lehen filmak argitu ditu
Urteko azken saioa bukatzearekin batera iragarri du Donostiako Kresala Zineklubak 2023ko urtarrileko egitaraua. Ohi bezala, film garaikide zein garai batekoak uztartuko dituzte Trueba aretoan, asteartero, 19:30ean. Aurreratu dutenez, “luxuzko saio eta gonbidatuak iritsiko dira”, eta horietara gerturatzeko, ZINEAk sarrera bikoitzak zozkatuko ditu.