Gernikako Zineklubak Pedro Olea omenduko du otsailean

Gernikako Zineklubak otsailean hasiko ditu 40. urteurrena ospatzeko prestatutako jarduera bereziak. Ohiko legez, ostiralero egingo dituzte saioak Lizeo Antzokian, eta zinema klasikoa gogoratuko lehen saioetan. Hilabete bukaeran, Pedro Olea zinemagile bilbotarrari eskainiko diote omenaldia. Martxoan, bestalde, Carol Reed eta Fritz Lang izango dira protagonista.

By |2022-02-14T13:34:46+02:0031 urtarrila, 2022|

Estreinaldiak: Azaroak 6

Erlauntza Ane Antoñanzasek eta Fernando Bernuések ekoitzi dute antzokietan arrakasta polita erdietsi duen Erlauntza obraren pantaila handirako egokitzapena. Covid19-aren pandemia gurera heldu eta osasun-neurriak ezarri aurretik horren ohikoak ziren lagunek antolatutako ezkon-aurreko agur batean girotutako istorioa da. Haurtzaroko sei lagun landetxe batera joango dira asteburua igarotzera, eta elkarren artean harreman estua badute ere, gauzak aldatu egin direla ohartuko dira. Inoiz esan gabeko gauzei, aitorpenei, trapu zikinei… eta

By |2020-11-06T10:00:28+02:005 azaroa, 2020|
Go to Top