Pelikulen banaketa izango dute hizpide (H)emen Gaude topaketan

Euskal Zine Bileraren baitan (He)emen Gaude topaketa antolatuko dute bihar, azaroaren 27an. Saioa 12:00etan izango da, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan, eta online jarraitzeko aukera ere dago. EHUko ikerlaria eta Gastibeltzako kide den Graxi Irigay, Euskaltzaleen Topaguneko Joahana Olabarria eta Barton Filmseko María Jesús Diez Sota arituko dira hizketan, eta lanetan Olatz Beobide (H)emen elkarteko lehendakarikidea izango da moderatzailea.

By |2021-11-26T10:44:22+02:0026 azaroa, 2021|

Emakumeen presentzia ikus-entzunezkoan, mahai-ingurua Lekeition

Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 40. edizioan, (H)emen elkartearekin lankidetzan, emakumeek ikus-entzunezkoan duten presentzia aztertzeko mahai-ingurua egin zuten iragan larunbatean, urriak 21. Olatz Beobide aktore eta zuzendaria arduratu zen saioa gidatzeaz, eta solaskideak Aurora Iturrioz feminista eta Berdintasun Politiketan aditua, Jone Karras kazetari eta zinema zuzendaria, Iñaki Gomez Irusoin ekoizpen etxeko ekoizlea, Maitane Carballo soinu teknikari eta editorea, eta Iban del Campo zuzendaria eta MUko irakaslea

By |2017-10-26T17:53:56+02:0023 urria, 2017|

Izaskun Arandia, (H)emen Her(E) elkarteko presidentea: “Sektorean berdintasuna lortzeko bidea diskriminazio positiboa da”

Ostiralean aurkeztu zuten ikus-entzunezko sektorean diharduten emakumeen ikusgarritasuna sustatu eta lan aukerak errazteko helburua duen (H)emen Her(E) proiektua. Horretarako, besteak beste, kontratatzaile eta hautagaien topaleku izango den emakumezko profesionalen datu base bat osatzen ari dira, hemen.me atarian. Aurkeztu aurretik ikusmin handia sortu du ekimenak, eta asko izan dira proiektura batu diren emakumeak. Ideiaren nondik norakoen berri izateko, Izaskun Arandia (H)emen Her(E) elkarteko presidentearekin izan gara.

By |2019-05-17T16:49:00+02:0014 martxoa, 2016|
Go to Top