2017ko Olatu Talkan parte hartu nahi duzu?
Donostia 2016 Kultur Hiriburutza hastapenetik lagundu duen ekimena da Olatu Talka. Sorkuntza, aniztasuna, ekologia, erantzukizuna, errespetua eta enpatia bezalako balioak indartzea helburu duen jaialdia da, eta aurrerantzean Donostia Kulturak kudeatuko du bere osotasunean, urtez urte iraun dezan. Proiektuak aurkezteko epea zabalik da, baita ikus-entzunezkoen alorrean ere.