Euskarazko filmen eskaintza zabala, Durangoko Zugaza aretoan
Durangoko Udalarekin sinatu berri duen akordioari esker, haurrentzako euskarazko zinema eskaintza zabala egingo du Zugaza zinema aretoak. Lau emanaldi izango dira orotara, abuztuaren 24an, 26an, 31n eta irailaren 2an, guztiak doakoak.