Iratiko basoa bezain handi

Ez naiz sekula Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean izan, bi arrazoirengatik. Urte t’erdi daramat hirian eta ezinezkoa izan zait orain arte bertaratzea, batetik; ez naiz generoaren oso zalea, bestetik. Bai, denetik ikusi behar da, eta batez ere, terrorea maite dutenak ezin ditugu sekularizatu, badakit. Baina gero ez daitezela etorri Apichatpong Weerasethakulen edota Tsai Ming-liangen filmak ikusten ditugunongana zer edo zer esanez. Bueno, horiek ere

By |2023-02-28T14:14:55+02:0031 urria, 2022|

‘Zerua hautsi zen gaua’ film laburra errodatzen hasiko dira

Larrotxene Bideo ikastaro sortako ikasle zein irakasleek eta ikus-entzunezko hainbat gazte profesionalek osatutako taldeak ekainaren 29an ekingo dio Maria Fontan zinemagilearen Zerua hautsi zen gaua film laburraren errodajeari. Oihua! sorkuntza ekimenaren irabazle izendatu zuten iragan otsailean gidoia, eta uztailaren 1era bitartean Oiartzunen ariko dira irudiak hartzen.

By |2020-06-24T10:29:40+02:0024 ekaina, 2020|

Euskal Gothic

Azkenaldian euskarazko beldurrezko zinema indarrez hazten ari da eta dudarik gabe, Paul Urkijoren Errementari (2017) film arrakastatsua da hazkunde honen eragile eta gidari. Zentzu horretan, Urkijoren lanak euskarazko beldurrak hurrengo urteetan izan dezakeen bilakaeraren inguruan haurnasketa egiteko balio du, eta etorkizunean euskal izua lantzeko hainbat giltzarri eskaintzen ditu. Hasteko, bere testuingurua. Errementari filmari esker, euskal mitologia eta fantasiazko kontaketak testuinguru arras aberatsa direla argi eta

By |2020-02-26T11:54:54+02:0026 otsaila, 2020|
Go to Top