‘Planetagatik’ fantasiazko film laburra errodatu dute, Donostian
Eneko Muruazabalek zuzendutako lana 3. Oihua! lehiaketaren irabazlea da. 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean izango du estreinaldia. Oihua! deialdiko hirugarren edizioan hautatutako Planetagatik film laburra Donostian errodatu dute egunotan. Lan-taldeak, Eneko Muruazabal zinemagilearen zuzendaritzapean, apirilaren 27an eta 28an Maria Aldapeta ikastetxean hartu ditu irudiak. Iñigo Aranburu, Ainhoa Artetxe eta María Cruickshank dira “gaurkotasun handiko ekodistopia” honen protagonistak, eta eskolako ikasleak ere ageri dira bertan.