Patricia Lopez Arnaiz aktorearen kuttunak, Oihaneder etxean

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren baitan, propio aukeratutako hiru film aurkeztuko ditu Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarrak Oihaneder Euskararen Etxean. Gimme danger  (Jim Jarmusch, 2016, AEB, 108?) izango da lehena. Gaur, urtarrilaren 7a, 19:00etatik aurrera egingo dute proiekzioa.