Bageraren Zineforumean bi euskal film labur izango dira ikusgai, bihar
Donostiako Bagera Elkartearen Zineforumaren baitan, bi euskal film labur eskainiko dituzte bihar (apirilak 27) Lugaritz Kultur Elkartean: Tenpraren guarpena (Idoia Lahidalga Baglietto eta Oihane Puertas Ramirez, 2021) eta Araxesen gainetik, Malloen azpitik (Arantxa Mikeo, 2021). Proiekzioen ostean, solasaldia egingo dute bi film laburren zuzendariekin.