EMANALDIA | ‘Ikusezinak’ filmaren aurkezpena

Amorebieta-Etxanoko emakumeen kartzelari buruzko filmaren estreinaldia. Guztira, 1.200 emakume pasatu ziren kartzelatik, eta horietatik 42 hil ziren bertan, 6 ume baita. Hala ere, herritar gutxik dakite  1939tik 1940ra bitarte odol ospitalea izan zenaren, eta egun El Carmelo ikastetxea denaren, historia ezkutua. Emakume errepublikanoak, ezkerrekoak eta abertzaleak zigortzeko diseinatutako zigor-kartzelen sare baten parte izan zen, Francoren erregimenean “oso arriskutsutzat” jotzen zituztenak preso hartzeko sortutakoa. Oier Plazak

By |2024-05-16T12:06:30+02:0016 maiatza, 2024|

Kutsidazu 305. ‘MARIJESIAK 4:00′

Zuzendaria: Oier Plaza Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Gabon aurreko bederatzi goizaldeetan (abenduaren 16tik 24ra) Gernika-Lumoko kaleak kantuz janzten dira urtero-urtero. 04:00etan elkartzen dira bizilagunak gernikarren ohitura zahar honi eusteko, eta Oier Plazak (FMK Filmak) dokumental batean bildu ditu praktika berezi honen nondik norakoak. Gabonak iristear daudela iragartzen duten koplak dira marijesiak, Gernika-Lumon baina Bizkaiko beste zenbait udalerritan ere urte luzez iraun dutenak.

By |2022-12-16T14:15:47+02:0016 abendua, 2022|
Go to Top