Bermear jatorriko ‘Quierete menos’ hautatu dute Jameson Notodofilms sariketarako

Markel Goikoetxea eta Oier Madariaga gazte bermeotarren  ‘Quierete menos’ film laburra aukeratu dute Jameson Notodofilmfest internet bidezko lehiaketa entzutetsurako. Apirilerako dago aurreikusia sari banaketa ekitaldia, eta hautagai izango diren finalisten zerrendan egotea espero dute egileek.