Mikel Gurrearen ‘Heltzear’, Veneziako Zinemaldian

Irailaren 1etik 11ra luzatuko den Veneziako 78. Zinemaldian lehiatzeko hautatu dute Mikel Gurrea zinemagile donostiarraren Heltzear laburra. 2000. urteko Donostian, euskal gatazka aktiboaren testuinguruan, girotutako filma aurtengo Kimuak katalogoko zortzi lanen artean dago, eta Venezian parte hartzen duen euskarazko lehen ekoizpena izango da.