Estibaliz Urresola zinemagileari egindako elkarrizketarekin abiatuko dute ‘BASQUE.’ podcasta
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura eta sorkuntza garaikidea mundura zabaltzeko asmoz sortu du proiektua. Zinemaz gain, artea, gastronomia edota hizkuntza alorreko profesionalek parte hartuko dute Oier Aranzabal kazetariak gidatuta; lehenengo denboraldian Itziar Ituño aktorea ere izango dute gonbidatu.