Imanol Uribe izango da gaurko protagonista nagusia, ZINEBIn

63. edizioko Ohorezko Mikeldietako bat jasoko duen Imanol Uribe zinemagile euskaldunarekin topaketa antolatu du ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak gaurko. Carlos Reviriego Espainiako Filmategiko programazio zuzendariak moderatuko du saioa Arte Ederren Museoko Auditorioan. 18:00etan dute interesatuek hitzordua, eta Ez (1977) eta Ikuska 13: Euskal kantagintza berria (1982) filmak proiektatuko dituzte. Zinemagileari buruzko erakusketa ere aurkeztuko dute goizean.

By |2021-11-18T13:38:41+02:0018 azaroa, 2021|

Pantaila handiaren defentsan, ZINEBI

Claire Simon, Anna Karina, Mariano Llinás, Apichatpong Weerasethakul, Ennio Morricone, Luis G. Berlanga, Márta Mészáros, baina baita, Isabel Herguera, Asier Altuna, Izibene Oñederra, Maddi Barber, Begoña Vicario edota Montxo Armendáriz ere. Luzea da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialditik igaro diren zinegile, aktore zein teknikariekin osa daitekeen zerrenda, eta hain zuzen ere, hala ekin dio ZINEBIk bere 62. ekitaldiari. Eta nola ez, guztien buru,

By |2020-11-16T10:50:12+02:0014 azaroa, 2020|

62. ZINEBI Film Festibala aurkeztu dute gaur

ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, kultur ekitaldi orok bezalaxe, neurri bereziak hartu behar izan ditu pandemiaren eraginez, eta azaroaren 13tik 20ra luzatuko den 62. edizioa presentzialki eta online gauzatuko dute. Hala, gaur bertan eman dituzte aditzera festibalaren xehetasunak, tartean, Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiek, Ana Murugarren zinemagileak eta María Eugenia Salaverri ekoizleak jasoko dituzten Ohorezko Mikeldiak; Sail Ofizialean lehiatuko diren 60 laburrak

By |2020-10-22T09:13:26+02:0021 urria, 2020|

Claire Simonek jasoko du Zinebi jaialdiko aurtengo bigarren Ohorezok Mikeldia

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, hiriko Institutu Frantsesarekin lankidetzan, Claire Simon zinemagile, aktore, argazkilari, gidoilari eta muntatzaile frantziarrari emango dio 61. edizioko bigarren Mikeldi Saria. Garaikurra jaialdiaren irekiera ekitaldian jasoko du, azaroaren 8an, Arriaga Antzokian.

By |2019-10-11T10:20:17+02:0011 urria, 2019|

Marta Meszaros zinegileak jasoko du Ohorezko Mikeldia

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk Marta Meszaros zinegile hungariar ospetsuari banatuko dio bere 61. edizioko Ohorezko Mikeldia, zine garaikideari egin dion ekarpena eta berdintasunaren alde izandako pertseberantzia artistikoa aintzatetsiz. Saria amaiera ekitaldian banatuko dute, Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera.

By |2019-10-02T10:16:50+02:002 urria, 2019|

Apichatpong Weerasethakul thailandiarra sarituko du ZINEBIk

Apichatpong Weerasethakul zinegile thailandiarra sarituko du Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk. Aurten ospatuko duten 60.edizioko bigarren ohorezko Mikeldia jasoko du, “sakonera politiko handia” duen eta “errealitatea eta fantasia naturaltasunez uztartzen dituen” zuzendariaren lan “zorrotza eta koherentea” aintzatetsiz.

By |2018-10-03T13:39:19+02:003 urria, 2018|
Go to Top