2021eko NIFF jaialdiaren lehen aurrerapenak

NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiak ez du denborarik galtzeko asmorik, eta 2021eko edizioa kontrolpean izateko, zabaldu dute JADA lanak bidaltzeko epea datorren otsailaren 28ra arte. Berritasun gisa, arrazakeria gehitu dute filmek landu beharreko gaien zerrendara. Era berean, 2021eko Ohorezko Meliton saria aditzera eman dute: Esther García ekoizlea.