21.039 parte-hartzaile bildu ditu Giza Eskubideen 17. Zinemaldiak
Iragan ostiralean, apirilaren 12an, eman zioten amaiera Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 17. edizioari. Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste zenbait agertoki desberdinetan jorratu dituzte egitaraua osatu duten emanaldi eta ekintzak, eta horiek utzitako zenbakiak iragarri dituzte Donostia Kultura eta Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Saileko antolatzaileek.