OFFCINEDOC jaialdian hautatu dute ‘Apaiz Kartzela’

OFFCINEDOC – Zinema Dokumental Historiko eta Sozialaren Nazioarteko jaialdian emango dute Apaiz Kartzela (2021) filma, datorren abuztuaren 26an. 1968-1976 aldian Zamorako apaiz kartzelan preso egon ziren abadeen bizipenen inguruan ardaztutako lana da.