Dock Of The Bay: ‘Off the Road’ eta ‘Poly Styrene: I am a cliché’

Musika dokumentalen jaialdia izanik, ikus-entzule orok espero duena zera da, zinema aretora sartu eta konpositore, abeslari, musika talde edo estilo bati buruzko lan bat ikustea. Baina Dock Of The Bay sorpresak eman zalea da, ziur 14. edizioko hirugarren eguneko lehen emanaldira gerturatu diren donostiarrek jakingo dute zertaz ari naizen. Izenburuak berak iradoki bezala, festibal tematiko honen hizpideetatik kanpo kokatuko da Off the Road (Fuera del