‘Oddball’ (‘Oker’), Zine Euskadiren haurrentzako euskarazko estreinaldi berria
Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programak hilean haurrentzako film bat estreinatzen du euskaraz, eta aste honetan, martxoaren 18an, gertaera errealetan oinarritutako Oddball (Oker, Stuart McDonald) filma helduko da zinemetara. https://youtu.be/qfUBdq1xVoE 2015ean ekoitzitako film australiarrak Swampy eta bere txakurraren abenturak kontatuko dizkigu. Martxoaren 18tik aurrera ikusi ahal izango dugu Donostiako Antigua Berri zinemetan. Warrnambool izeneko herrixkan Middle Island pinguino erreserba dago. Garai batean milaka pinguino txikiren bizilekua