Kutsidazu 226. ‘Ocho apellidos vascos’
Zuzendaria: Emilio Martínez-Lázaro Urtea: 2016 Herrialdea: Espainia Iraupena: 98 min. Generoa: Komedia https://www.youtube.com/watch?v=YfopzNHLp4o
Zuzendaria: Emilio Martínez-Lázaro Urtea: 2016 Herrialdea: Espainia Iraupena: 98 min. Generoa: Komedia https://www.youtube.com/watch?v=YfopzNHLp4o
https://youtu.be/YfopzNHLp4o Bilboko Udalak udako zinema saioak berreskuratuko ditu. Orotara bost saio prestatu dituzte, eta haietako bakoitza hiriko auzo batean egingo dute. Lehen emanaldia bihar bertan, abuztuak 4, asteartea, izango da 21:30ean Doña Casilda parkean. Lander Otaolaren Footing laburra eskainiko dute lehenik, eta Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez-Lázaro, 2014) segidan.
https://youtu.be/IbyLWzBLLf8 Qu’st-ce qu’on a fait au Bon Dieu? (Philippe de Chauveron) film frantziar arrakastatsua banatzeagatik 87.800 euro emango dizkio ICAA Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak A Contracorriente Films ekoizpen etxearentzat, eta laguntza berezien artean, Navarra Cineri emango diotena da aipagarriena, Ocho apellidos vascos filma zinema aretoetara helarazteagatik.
Komedia generoan maisu Borja Cobeaga donostiarra izan da euskal topikoei buruz inoiz egin diren film eta telesaio arrakastatsuenen egilea nagusia. Ikuslego zabalaren errekonozimendua jaso zuten La primera vez (2001) eta Éramos pocos (2005) film laburrak, Vaya Semanita telesaioa eta Ocho apellidos vascos (2014) film luzea dira, besteak beste, horren adibide. Eman diezaiogun errepaso bat Cobeagaren ibilbideari.
Ez, Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez-Lázaro, 2014) film arrakastatsuaren bigarren atalak ez du Nueve apellidos vascos (Bederatzi euskal abizen) izanburua izango, Ocho apellidos catalanes (Zortzi abizen katalan) baizik, eta azaroaren 20an estreinatuko da zinema aretoetan.
Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako Ocho apellidos vascos film arrakastatsuaren bigarren zatia maiatzaren 11tik uztailaren 5era errodatuko dute Baix Empordà, Girona, Madril eta Sevillan. Berto Romero, Rosa María Sardá eta Belén Cuestak ere hartuko dute parte filmean.
Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian dozenatik gora euskal film eta film labur proiektatuko dituzte gaur, martxoak 20, hasi eta hilaren 31ra bitarte. Sail Ofizialean lehiatuko dira Loreak (Garaño eta Goenaga), Negociador (Cobeaga) eta Los tontos y los estúpidos (Castón), eta Opera Prima atalean A escondidas (Rueda) eta La noche del ratón (Losada).
Larunbat honetan, otsailak 7, 29. Goya sariak banatuko dituzte Madrilen 22:00etan, eta hautagaien artean, hainbat euskaldun ditugu: Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filma, Karra Elejalde aktorea Ocho apellidos vascos filmean egindako lanagatik, Kepa Sojoren Loco con ballesta laburra, Pascal Gaigne musikaria Loreak filmeko soinu bandagatik… Bada, ekitaldia zuzenean eskainiko dute Donostiako Trueba aretoan doan.
Euskal zinemak 9 milioi ikusle baino gehiago izan ditu aurten, eta filmak ez ezik, dozenatik gora dokumental eta goi mailako 50 film labur baino gehiago ere ekoitzi dira gurean 2014an. Hala ere, euskal zinemagintzaren industria, bere horretan, existitzen ez dela azpimarratzen dute ekoizle eta zinegileek.
2014ko euskal ikus-entzunezkoek dozena erdi izendapen eskuratu dituzte otsailaren 7an Madrilen banatuko dituzten 29. Goya sarietarako; Loreak, film onenaren kategorian, Karra Elejalde, taldeko gizonezko aktore onenaren kategorian, eta Loco con ballesta, komediazko film labur onenaren kategorian, besteak beste.