Juanmi Gutierrezen lanak bilduko dituen webgunea aurkeztu du Zazpi Terdik

2019ko otsailaren 18an zendu zen Juanmi Gutierrez, gaur urtebete. Efemeridearen harira, zinemagileak sortutako lanak bildu eta gogoratuko dituen webgune berezia aurkeztu du Zazpi Terdi ekoiztetxeak: “Gorputzak badoaz, baina ekintzak betirako dira”.