Zinema idatziak: eztabaida kritiko-teorikoaren oinarriak (IV)
ZINEMA ALDIZKARIAK ESPAINIAN Frantzian gertatu bezala, XX. mende hasieran Espainiako egunkari eta aldizkarietako kultura zein ikuskizun ataletan irakur zitezkeen zinemari buruzko lehen idazkiak. 1914 eta 1915 urteen artean Ortega y Gasset pentsalari madrildarrak España aldizkaria sortu zuen, eta bertan hasi zen Federico Onis literatura irakaslea Estatu espainiarreko lehen kritikak idazten. Hala ere, hurrengo hamarkadetako Revista Occidente (1923-1936), eta batez ere, La Gaceta Literaria (1927-1932) aldizkariak