Euskal film laburrei gorazarre, Oberhausenen

ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren eskutik, 2014 eta 2021 artean ekoiztutako 18 film labur Oberhausengo Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 69. edizioan egongo dira ikusgai. Focus Basque Country: Heterogeneous Landscapes izenpean garatuko da zikloa, apirilaren 26tik maiatzaren 1era bitartean.