8. Ibizacinefest jaialdian hainbat euskal film labur lehiatuko dira
Espainiako Estatuko lanei eskainitako atalean sartu dituzte Ximinoa (Itziar Leemans), In A Nearby Field (Laida Lertxundi), Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Alas/Tierra (Maddi Barber), O (Maria Monreal) eta Anteparaíso (Koldo Almandoz). Isabel Herguera eta Ion de Sosa donostiarren lan berrienak ere erakutsiko dituzte.